We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Letaginak

by Haxotz

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €3 EUR  or more

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Banan-banan eskuz asanblaturiko 250 kopia mugatu. // 250 copias numeradas, hechas a mano una por una. // Limited edition of 250 copies, hand-crafted one by one.

    All design: Iñaki del Olmo

    Includes unlimited streaming of Letaginak via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 7 days
    edition of 250 
    Purchasable with gift card

      €5 EUR

     

1.
Pantailak 02:09
Orduari begira, zein ordu den jakin gabe bizi gara, herri honetan non egiak hainbat janzkera dituen biluzik badago ere. Errepikapena legea da, denbora antzu bihurtu dugulako pantailen atzean izkutaturik, munduaren kontrako harresian bailiran. Eta hitzak baditut pozoi honi izena emateko, baina irteera bat aurkitzear nago. Faltsukeria eguneroko ogia, begia begiaren truk, bakoitzaren kaka eta ohorea defendatuz, usaina aditu gabe. Eta hitzak baditut mamu honi garrasi egiteko, baina adorerik izango al dut aulki honetatik altxatzeko?
2.
# 04:04
Egunon, hemen nago, nire bizitza hutsala erakusteko; gaur egun, inor ez zara voyeurrik ez baduzu zure bizitzan. Itxuraren diktadura honetan, errejimena baino talibanagoak gara; belaunaldi baten herentzia. Nor naizen eta zer daukadan arriskutsuki antzekoak dira. Erlatiboak aitzakia bezala. Eskuak hutsik gatoz, maskarak aurpegira itsatsirik, eta oskolak hutsik Begirada galduak, aukera guztiak eskuetan, baina erabakirik ez. Ezjakintasuna tendentzia denetik guztiok goaz azken modan jantzita, iritzien pasarela honetan. Gorrez beteriko elkarrizketa bat, bakoitza here tandoori itxaroten hitz egiteko. Isiltasun terapia bat. "#Haitzulobatenbizinaiz". Nostalgiarako gazteegiak. Isil zaitez behingoz!
3.
Hasperena 00:57
Entzun besteen aholkuak, bisai zaharren hitzak denboraren artesietatik irristan. Eta zorionaren magaletik ihes, onartu ezazu bizirik zaudela.
4.
Arnasa 00:52
Arnasa hartzen dut inoiz ez ahaztekotan haragi eta hezur berdinez eginda gaudela; neure buruari garrasika bizitza hutsala ez dela. Agur bakoitza, irribarreak, bigarren gezur minberak, gaurdaino oreka mantentzeko borrokaren seinaleak. Banatzen gaituen kristalari xuxurlatuz oraindik bizirik nagoela.
5.
Letaginak 02:28
Hatzen artean doaz minutuak, jakin gabe ziurtasunez norabiderik ez dugunentzako etorkizunik badagoen. Pausu bakoitzean jakin gabe hurrengoak ekarriko duena, sutan dauden untzei helduaz. Hemen gaude, aurre egiteko prest, hankak lokatzetan, eta zorrotz letaginak. Nekez sinetsi zezakeen inork hemen jarraituko genuela oraindik; baina gure bidea egin dugu eta orbainak ditugu frogatzeko. Norberaren buruari itaunduz galdera egokiak egin al ditugun erantzunen bat jasotzekotan. Hemen gaude, aurre egiteko prest, sei soka eskuetan, eta zorrotz letaginak. Profitatuz askatasun laginak, mundua lepoan, galderak arma bakarra. Hemen gaude, aurre egiteko prest, arkatza eskuetan, eta zorrotz letaginak. Profitatuz askatasun laginak, mundua lepoan, galderak arma bakarra. Barneko grina iraungi arte, borondate itsu bati jarraituz; eta noizbait amaituko bada, hobe dugu lehen bait lehen hastea.
6.
Sugegorria 05:02
Gauez eguneroko hitzez biluzten naiz, gauez ezizenak erantzi. Gauez indiferentzia geruza honi atzamarka, eskuak odolez zikinduz. Ez dakit zenbat denbora eman dudan erlojuei begira. Gauez mundurako lehio-begiak erakusten dizkit eskatu ez nituen gauza horiek. Eta Aylan Kurdiren gorpua hare gainean lotan. Hain gertu daukat errealitate lauso hau, eta hala ere, sinisten ditut sugegorrien gezurrak. Eskua sartu nuen sugegorriaren zuloan hura itotzeko asmoz, eta eskuan dut oraindik, letaginak sakon haragian eta pozoia arterietatik barrena. Gaur ere, telebistak entzun nahi dudana esango du; eta, egia itzurtzekotan, laster ahaztuko dut. Hain gertu daukat errealitate lauso hau, besoa luzatu eta behatzekin hartuko dut.

credits

released December 4, 2015

Recorded, mixed, produced and mastered by Urtzi Iza in Bilbao in November 2015. All songs and lyrics written and performed by Haxotz.

Personnel:
- Jokin Erkoreka (vocals)
- Iñaki del Olmo (guitars & vocals)
- Jon Txirapozu (guitars & vocals)
- Markel Fernandez (bass)
- Unai Castañeda (drums)

AV: Alex Erkoreka // Garazi Ramos

(c) Haxotz

license

all rights reserved

tags

about

Haxotz Bilbao, Spain

Contact / Kontaktua:
info@haxotz.com

Press: 615764322 (Jokin)

Booking: 677800952 (Markel)

contact / help

Contact Haxotz

Streaming and
Download help

Shipping and returns

Redeem code

Report this album or account

If you like Haxotz, you may also like: